2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
2026ko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko abenduaren 1ean hasi eta 31n amaituko dela epea lurraren kontribuzioaren udal zerga borondatezko epean ordaintzeko.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaintzen ahalko dira transferentzia eginez Udalak Caixabank erakundean (Aribeko bulegoa) duen kontura.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko abenduaren 1ean kargatuko dira titularrek baimendutako banku-kontuetan.
Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, kasuan kasuko errekarguak aplikatuz, aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Orbaizetan, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernandez.
Iragarkiaren kodea: L2614297