2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2027ko lan-egutegia
Odietako Udalak, 2026ko azaroaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2027ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, ostirala: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, asteazkena: Errege eguna.
–Urtarrilaren 15a, ostirala: herriko jaieguna.
–Martxoaren 19a, ostirala, San Jose eguna.
–Martxoaren 25a, Ostegun Santua.
–Martxoaren 26a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 29a, Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a, larunbata: Langileen eguna.
–Urriaren 12a, asteartea, Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 1a, astelehena: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a, ostirala: San Frantzisko Xabierkoa-Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a, astelehena: Konstituzio Eguna.
–Abenduaren 8a, asteazkena: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, larunbata: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2027an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat-igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.
Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.390 izanen da eta honela banatuko da:
–Eguneko lanaldia, orokorrean, 6:24 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:36tik 15:00etara bitarte.
–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.
Betiere, 2027rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Erripan (Odieta), 2026ko azaroaren 3an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2614288