229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Enkante publikoa, larreen aprobetxamendurako

Mendabiako Udalak, 2026ko azaroaren 4ko osoko bilkuran hartu erabaki baten bidez, enkantean jarri ditu, ahozko posturen bidez, larreen aprobetxamendu hauek:

–La Helerako herri-larreak, 11 urterako. 77,33 hektareako azalera dute guztira. Bi lote independentetan banatu dira; bata 42,62 hektareakoa eta bestea 34,71 hektareakoa. Lote baterako edo bietarako eskaintza egiten ahalko da.

Hasierako prezioa: eskaintzak egiteko hasierako prezioa izanen da 10.140,00 euro urteko 1. loterako eta 8.258,00 euro urteko 2. loterako. Ez da onartuko prezio horietatik beherako eskaintzarik.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 600 euro.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, bai eta argitaraturik ere Nafarroako Kontratazioaren Atarian eta Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mendavia.es/).

Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza seiren bat hobetzeko epea iragan beharko da, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 229.6 artikuluari.

Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2026ko abenduaren 9an, 12:00etan.

Mendabian, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Javier Martínez Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2614373