2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Herri-lurren lagapena, 7. poligonoko 122. lurzatian (La Castellana alderdia). Jendaurrean jartzea
Funesko Udalak, 2026ko urriaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, baldintza-agiri bat onetsi zuen, herri-lurren 5.000 m² okupatzeko 7. poligonoko 122. katastro-lurzatian (La Castellana alderdia); izan ere, Industrias Cirauqui SLri lagako zaio, fabrikatutako materiala biltegiratzeko.
Erabakia argitaratzea Udalaren iragarki-taulan, web-orrian eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian, hilabetez, interesdunek alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia iraganik, aipatu espedientea igorriko zaio Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, beharrezko baimena eman dezan egiazki okupatu aurretik.
Funesen, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Ignacio F. Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2614172