2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Aldaketa 2027rako ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Etxarri Aranazko Udalak, 2026ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauetan:
–Jarduera sailkatuen alorrean baimenak emateko tasak arautzen dituen udal ordenantza.
–Merkataritza ez-egonkorrari buruzko udal ordenantza eta tasak arautzen dituen ordenantza.
–Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilpen pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udalaren kirol instalazioak, pilotalekua eta beste erabiltzeko prezio publikoa arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udalaren kultur areto eta guneak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.
–Udal elementuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Udalak antolatzen dituen kultura arloko ikastaro eta jardueretarako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.
–Hilerriaren tasak arautzen dituen ordenantza.
–Herri-lurretako ondasunen aprobetxamenduak ordaindu beharreko kanonak eta eskubideak arautzen dituen ordenantza.
–Uraren tasak arautzen dituen ordenantza.
–Igerilekuaren prezio publikoak.
–Kanpinaren prezio publikoak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Etxarri Aranatzen, 2026ko azaroaren 5ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2614365