2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkateak 2026ko urriaren 29an emandako ebazpena, zeinaren bidez Biurrun-Olkozko Udaleko lan egutegia onesten baita 2027rako.
Lehena.–Biurrun-Olkozko Udalaren 2027rako lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak, 2027rako:
- Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
- Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
- Martxoaren 19a: San Jose.
- Martxoaren 25a: Ostegun Santua.
- Martxoaren 26a: Ostiral Santua.
- Martxoaren 29a: Pazko astelehena.
- Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
- Irailaren 8a: herriko jaieguna.
- Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
- Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa (herriko jaia).
- Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna.
- Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
- Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: administrazioko urteko lanaldian, benetako lanorduen kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.
Biurrun-Olkozko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua honela banatuko da:
a) Eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.
b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00 arte izanen da.
c) Lan-ordutegia betetzeko eta ezarritako lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, honako hauek:
- Martxoaren 22a, 23a eta 24a.
- Abenduaren 9a eta 10a.
Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat duten enplegatuei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.
Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Biurrun-Olkotzen, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2614161