229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Goranzko doikuntzak, Luis Morondo musika eskolaren 2026rako aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2026ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen goranzko doikuntzak egitea (MP EM 03/2026) Luis Morondo musika eskolaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Barañainen, 2026ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2614287