229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

2027rako karga-tasak

Azagrako Udalak, 2026ko urriaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, eta martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa), honako zerga-tasa hauek onetsi ditu 2027. urterako:

–Lurraren kontribuzioa: katastroko balioaren %0,2850 urtean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,02.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10eko zerga-tasa.

Koefizienteak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoak.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4.

Erabaki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azagran, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2614261