229. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Ezkaba ikastetxe publikoaren garbiketa zerbitzuaren kudeaketa ereduan, zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2026ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen Ezkaba ikastetxe publikoaren garbiketa zerbitzuaren kudeaketa ereduari buruz:

Bakarra.–Hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktu-taulan, honako honen justifikazio memoria: Ezkaba ikastetxe publikoaren garbiketa zerbitzua zuzeneko kudeaketaren formularen bidez, giza baliabide eta baliabide material propioekin, ematearen egokitasunaren eta aukeraren justifikazio memoria.

Antsoainen, 2026ko azaroaren 13an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2614819