228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

417E/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarri den grebarako deialdiak direla eta.

Hezkuntza Departamentuak LAB, AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen jakinarazpen bat jaso du, non dei egiten baitzaie Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan lan egiten duten haur-hezitzaile guztiei greba egitera 2026ko urriaren 27an eta azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an. Hori dela eta, Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 409E/2026 Foru Agindua onetsi zen, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak departamentu honen eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba-deialdia dela-eta.

Foru agindu hori onetsi ondoren, bi jakinarazpen jaso dira Hezkuntza Departamentuan:

–AFAPNA sindikatuaren jakinarazpen bat, greba-deialditik bereiztea eskatzen duena.

–LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen jakinarazpen bat, non 2026ko azaroaren 10ean, 17an eta 24an 9:00etatik 12:00ak arte lanuztera deitutako langileriaren barruan sartzen baitituzte, haur eskoletan zerbitzua eman gabe ere, Hezkuntza Departamentuari atxikitako haur-hezitzaile diren langileak.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 409E/2026 Foru Agindua aldatzea (foru agindu horren bidez ezarri zen zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak departamentu honen eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba-deialdia dela-eta), betiere greba-deialdia departamentuan jasotako jakinarazpenetara egokitzeko.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntzako kontseilariaren urriaren 26ko 409E/2026 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak departamentu honen eskumeneko esparruan, 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba-deialdia dela-eta. Zehazki, honela aldatzen da:

A) Azalpen zatian, honela dioen tokian:

"Hezkuntza Departamentuak LAB, AFAPNA, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen jakinarazpen bat jaso du, non dei egiten baitzaie Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan lan egiten duten haur-hezitzaile guztiei greba egitera 2026ko urriaren 27an eta azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, honako ordutegi honetan:

–Iruñeko eta Burlatako haur eskolak: 9:00etatik 12:00etara.

–Corellako Haur Eskola: 8:30etik 11:30era".

Honako hau behar du:

"Hezkuntza Departamentuak LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuen jakinarazpen bat jaso du, non dei egiten baitzaie Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan lan egiten duten haur-hezitzaile guztiei greba egitera 2026ko urriaren 27an eta azaroaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, honako ordutegi honetan:

–Iruñeko eta Burlatako haur eskolak: 9:00etatik 12:00etara.

–Corellako Haur Eskolan: 8:30etik 11:30era.

Gainera, 2026ko azaroaren 10ean, 17an eta 24an, 9:00etatik 12:00etara greba egiteko deialdia Hezkuntza Departamentuari atxikitako haur-hezitzaile guztiei zabaltzen zaie, haur eskoletan zerbitzurik ematen ez badute ere".

B) Agindu zatiaren lehenengo puntuan, honako hau dioen tokian:

"1. 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba-deialdia dela-eta, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dira Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskoletan:

–Zuzendaria.

–Haur hezitzaile bat bi unitateko edo zatiki bakoitzeko.

Haur eskoletako zuzendaritzak zehaztuko du zein langilek egin behar dituzten gutxieneko zerbitzu horiek, haien izenak jakinaraziz".

Honako hau behar du:

"1. 2026ko urriaren 27rako eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24rako iragarritako greba-deialdia dela-eta, gutxieneko zerbitzu hauek ezarri dira:

–Zuzendaria.

–Haur hezitzaile bat bi unitateko edo zatiki bakoitzeko.

Ikastetxe bakoitzeko zuzendaritzak izendatuko du zein langilek bete behar dituzten gutxieneko zerbitzu horiek, haien izenak jakinaraziz".

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau greba batzordeari eta AFAPNA sindikatuari jakinaraz diezaietela agintzea, eta foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuaren mendeko haur eskolei eta Haur Hezkuntzako lehen zikloa ematen duten ikastetxeei, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Haur Eskolen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko azaroaren 3an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2614273