228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

401E/2026 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez 100.000 euroko kreditu gehigarri bat baimentzen baita deialdi honetan: "Unibertsitateko eta goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzako bekak, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, 2026-2027 ikasturtean".

Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak maiatzaren 26an emandako 193E/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi hau onetsi zen: "Unibertsitateko eta goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzako bekak, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, 2026-2027 ikasturtean". Ebazpenak 249.000 euroko gastua baimentzen du, egungo gastu-aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea izateko 2027ko aurrekontuan gaituko den partidaren kargura, betiere ekitaldi horretan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Horrez gain, ezartzen du 100.000 euroko gehieneko kopuru gehigarria baimentzeko aukera; kopuru hori beketarako aplikatzen ahalko da beste deialdirik egin beharrik gabe, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluak ezartzen duenak arautuko du.

Eskaerak aurkezteko epearen barnean jaso diren eskaerek deialdi honetan baimendutako kreditua gainditzen dute.

Bestalde, deialdia onetsi ondoren, "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidan dagoen kreditu erabilgarria handitu egin da.

Hori dela eta, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik, proposatzen da 100.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea deialdi honetan: "Unibertsitateko eta goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzako bekak, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, 2026-2027 ikasturtean"; kreditua 2027ko aurrekontuan egun indarrean dagoen gastu-aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 31.3 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatzeagatik, 100.000 euroko kreditu gehigarria baimentzea deialdi honetan: "Unibertsitateko eta goi mailako Lanbide Heziketako titulazioa dutenentzako bekak, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko, 2026-2027 ikasturtean"; kreditua 2027ko aurrekontuan egun indarrean dagoen gastu-aurrekontuko "Nazioarteko praktikak" izeneko 810003 81400 4809 146100 partidaren baliokidea denaren kargura izanen da, baldin eta ekitaldi horretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko azaroaren 3an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2614293