228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEA GARATZEKO PARTZUERGOA

2027ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak, 2026ko urriaren 28an egin batzar orokorrean, hasiera batez onetsi zuen 2027rako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea, bai eta 2027ko plantilla organikoa ere.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da eta haren eduki osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluarekin.

Erriberrin, 2026ko azaroaren 4an.–Partzuergoko burua, M.ª Rosario Domingos García.

Iragarkiaren kodea: L2614320