228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2027ko karga-tasak. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2026ko azaroaren 3an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2027ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.

Santakaran, 2026ko azaroaren 4an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.

Iragarkiaren kodea: L2614304