2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2026ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko plantilla organikoaren eta lanpostuen zerrendaren aldaketa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Ezkabarten, 2026ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2614196