2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
2027ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2026ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, onetsi zituen 2027rako karga-tasak, zerga-tasak eta tasen eta prezio publikoen aldaketak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkabarten, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2614195