2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
26-01294 gora jotzeko errekurtsoa, lokaletan ikuskapenak egiteko eskaera bati buruzkoa, hirigintzako irregulartasunak direla-eta
Honen bidez, aditzera ematen da Alfredo López Carballedak RA 26-01294 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela, Lizarrako Udalak eskaera bati emandako isilbidezko ezespen baten aurka. Eskaera idatziz aurkeztu zen 2025eko urriaren 28an, eta horren bidez eskatzen zen lokaletan ikuskapenak egiteko, hirigintzako irregulartasunak zirela-eta.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (beren eskubidearen aldekoa dela uste badute), 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Lizarran, 2026ko urriaren 29an.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.
Iragarkiaren kodea: L2614169