2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2027rako karga-tasak, zerga-tasak, tasa orokorrak eta prezio publikoak. Hasierako onarpena
Berriozarko Udalak, 2026ko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, 2027tik aurrera indarrean egonen diren zerga tasak, indizeak, koefizienteak eta ordenantza fiskalen aldaketa eta tasa, tarifa eta prezio publikoei buruzko arau erregulatzaileak onartu zituen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onartuko da, eta testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Berriozarren, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2614181