228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Lan-poltsa subsidiarioa eratzea, Izarbeibarko Mankomunitateko berdintasun teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko

Izarbeibarko Mankomunitateak, Batzar Orokorraren 2026ko azaroaren 10eko erabaki baten bidez, onetsi zituen honako deialdi honen oinarri arautzaileak eta bere eranskinak: deialdia, Izarbeibarko Mankomunitateko berdintasun teknikari lanpostua aldi baterako betetzeko lan-poltsa subsidiarioa eratzeko.

Eskabideak aurkezteko, 20 egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien eta eranskinen testu osoa eskura egonen da Mankomunitatearen web-orrian (https://www.mancomunidadvaldizarbe.com/eu/lana/), bai eta Izarbeibarko Mankomunitateko Herritarren Arretarako Bulegoetan ere (Garesen, Mendigorria errepidea 4), astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara.

Garesen, 2026ko azaroaren 10ean.–Lehendakaria, Steven A. Leiper Ocariz.

Iragarkiaren kodea: L2614694