Iragarkia
228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Oposizio-lehiaketa murriztua, betetzeko gizarte-hezitzailearen plaza bat, B mailakoa
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2026ko urriaren 6ko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Onestea deialdi honen oinarriak: deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko gizarte-hezitzailearen plaza bat, B mailakoa, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean aritzeko. Deialdi honek ez du ekarriko plantillan plazak gehitzea.
Bigarrena.–Deialdiaren oinarriak argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedaturikoarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Hona hemen deialdiaren oinarriak:
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-hezitzailearen plaza bat, B mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko plantillako langileekin, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatuz gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan ezarri bezala. Plaza hori mankomunitate honen 2026ko ekitaldiko plantilla organikoan sortu da, 2026ko urriaren 6ko batzar nagusian onetsitako aldaketaren bidez, eta dagoen plantillako plaza kopurua gehitu gabe. Prozesu honen bukaeran plaza betetzen baldin bada, automatikoki amortizatuko da C mailako gizarte-hezitzailearen plaza.
1.2. Hautaprobak gainditurik, gizarte-hezitzailearen lanpostuan jarduteko izendatua gertatzen den pertsona B maila edo taldean egokituko da lanpostuaz jabetzen edo hartan lanean hasten denetik, eta hartuko ditu plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden ordainsari eta osagarriak.
Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko hautagaiak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Halaber, gizarte segurantzaren araubide berari ere eutsiko dio.
1.3. Urteko lanaldia izanen da udal-bulegoetako gainerako langileek duten bera, eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak noiznahi aldatzen ahalko du.
1.4. Oposizioaldia gainditzen duen izangaiak lortuko du barne-igoera.
1.5. Ordura arte egiten zituen lan eta eginkizunetan jardunen du izendatuak, bai eta haren gain uzten diren beste edozeinetan ere, lanpostuaren maila edo taldearekin bat etorririk.
2. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartuak izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak izatea.
b) Deialdiko plaza hutsaren maila bera edo apalagoa izatea.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea, barne-igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.
d) Nafarroako administrazio publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin izana frogatzea.
e) Gizarte Hezkuntzako gradudun, lizentziadun edo diplomadun titulu unibertsitarioa izatea, edo horien baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean halako titulua eskuratzeko moduan egotea.
f) Euskara jakitea. Frogatzeko, aurkeztu beharko da B-2 titulua, gaur egun Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialean eta NAPIn indarrean den baremoarekin bat, edo maila horretako beste tituluren bat (EGA edo bete batzuk...), ofizialki baliokidetzat aitortutakoa.
g) Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan (gizarte-hezitzailearen lanpostua, kasu) aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere.
h) Ez egotea eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua, eta ez egotea inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua.
i) Behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea, bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
Baldintza horiek frogatu beharko dira eskabideak aurkeztean, eta bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako; era berean, hautapen-prozesu osoan zehar eutsi beharko zaie, izendatzeko unera arte.
3. oinarria.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 08:00etatik 15:00etara bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
3.2. Behar bezala betetako eskabide horrekin batera, behar diren agiriak aurkeztu beharko dira, frogatzeko betetzen direla deialdian parte hartzeko eskatzen diren baldintzak (2. oinarria), bai eta honako hauek ere:
3.2.1. NANaren kopia.
3.2.2. Hala badagokio, Gizarte Hezkuntzako graduko, lizentziaturako edo diplomaturako unibertsitate-tituluaren kopia, edo aurreko tituluetako baten baliokidetzat jotako tituluarena.
3.2.3. Izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak, 7.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
3.4. Desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten adierazi beharko dute.
4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitaratzeko iragarki-taulan eta web-orrian.
Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Mankomunitateko buruak oposizio-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du.
4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute deialdian onartuak izateko baldintzen inguruan, horiek zuzentzeko.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatu eta, kasua bada, erreklamazioak edo zuzenketak ebatzitakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du zerrenda hori iragarki-taulan eta web-orrian argitaratzeko. Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren.
Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda gisa.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Batzordeburua: Miren Nekane Nuño Iturri, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua. Ordezkoa: Catalina Echeverria Paris, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.
–1. epaimahaikidea: Mirentxu Garcia Eseverri, Itzaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea. Ordezkoa: Ane Almirantearena Saenz de Ugarte, Erronkariko Batzorde Nagusiko gizarte-hezitzailea.
–2. epaimahaikidea: Juan Luis Gil, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea. Ordezkoa: Salvador Bidegain, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kidea.
–Idazkaria: Saioa Biurrarena Zugarramurdi, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria. Ordezkoa: Marisol Ezcurra, Erroibarko Udaleko idazkaria.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude abstenitzeko egoera batean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean (aipatutako urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).
5.3. Epaimahaia eratu beharko da hautaprobak hasi baino lehen, eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, bildu beharko da kide guztien gehiengo osoa gutxienez.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
Halaber, ahalmena izanen du beharrezkotzat jotzen dituen barneko jardun-arauak emateko, zuzen egin daitezen oposizio-lehiaketaren proba guztiak edo horietako batzuk, betiere deialdiaren oinarriei egokituz.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izaten ahalko du, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da: lehiaketaldia lehenbizi, eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.
6.2. Oposizioaldia: izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko diren.
7. oinarria.–Lehiaketaldia.
7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta behar bezala frogatutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik ematen den baremoari jarraikiz. Merezimenduak agiri bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agirien kopiak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira aurkeztutzat hartuko. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.
7.2. Merezimenduen baremoa.
Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.
3.2.3 apartatuaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak honako baremo honi jarraikiz baloratuko dira:
a.1) Deialdia egiten duen toki-erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
a.2) Deialdia egiten duen toki-erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,5 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo bete lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.
Zerbitzu-urtea osoa ez bada, kontuan hartuko da zerbitzuak zenbat egunetan egin diren, eta horren arabera esleituko zaie puntuazioa izangaiei.
7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak izangaien zerrenda ikusgai jarriko du Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, eta zehaztuko du zenbat puntu lortu dituen bakoitzak lehiaketaldian.
8. oinarria.–Oposizioaldia.
8.1. Oposizioaldian proba teoriko-praktiko bat egin beharko da, eta idatziz ebatzi beharko dira epaimahaiak proposatuko dituen galdera eta/edo kasu praktiko bat edo batzuk, deialdi honen II. eranskinean ageri diren gaiei buruz.
Epaimahaiak ariketaren hasieran zehaztuko du zenbat denbora utziko zaien izangaiei hura egiteko.
Ariketa honengatik 70 puntu emanen dira gehienez, eta 35 puntu gutxienez eskuratu beharko dira gainditzeko.
8.2. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.
9. oinarria.–Izangaien zerrenda eta izendapen proposamena.
9.1. Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan, proba gainditu dutenen zerrenda, guztira lorturiko puntuazioaren araberako hurrenkeran, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian atera dituen kalifikazioak baturik horretarako.
9.2. Gutxieneko puntuazioa gainditu ondoan puntuazio altuena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko du Udaleko erregistro orokorrean, non adieraziko baitu ez dagoela desgaitua edo gabetua funtzio publikoetan aritzeko eta ez dela zerbitzutik kendua izan inongo administrazio publikotan.
9.4. Izangaiak ez badu aipatutako deklarazioa aurkezten ezarritako epean, salbu behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan, ez da izendatuko, eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.
9.5. Aurreko 9.4 apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, hutsunea beteko da probak gainditu dituztenen zerrendan (9.1 apartatukoa) hurrengoa den izangaiarekin, eta harekin ere erabiliko da aurreko apartatuetako prozedura bera.
10. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.
10.1. Aitzineko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, Mankomunitateko buruak, ebazpen baten bidez, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzaile izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu dituen izangaia.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.3. Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetu beharko da plazaz izangaia. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean plazaren jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko B mailako gizarte-hezitzaile bilakatzeko, eta aurreko oinarrian ezarri bezala jokatuko da.
11. oinarria.–Datuen babesa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:
–Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea da.
–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Oinarri juridikoa honako hau da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua: tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko, eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua: tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko.
–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta beharrezkoa den denbora guztian ere, zehazteko deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudia aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa), barnean dela argitaratzea, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, non informazio gehiago baitago eskura.
–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (https://www.aepd.es/), edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari. Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko die bere erabakia.
12. oinarria.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Auritzen, 2026ko azaroaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Nekane Nuño Iturri.
I. ERANSKINA.–DEIALDIA, BARNE-IGOERA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO GIZARTE-HEZITZAILEAREN PLAZA BAT AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAN, PLANTILLAN PLAZARIK GEHITU GABE
DATU PERTSONALAK:
Deiturak eta izena: .............................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: .......................................................... Jaioteguna: .................................
Jaioterria: ........................................... (.............................). Nazionalitatea: ........................................
Egungo helbidea: ..................................................................................................................................
Udalerria: .......................................... Posta-kodea: .................... Probintzia: ....................................
Telefono finkoa: ............................................................ Telefono mugikorra: ........................................
Helbide elektronikoa: ..............................................................................................................................
Zure aurrera azaldu, eta adierazten dut:
–Ez nago desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez naute kendu inongo administrazio publikoren zerbitzutik.
–Baditut lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar diren gaitasun fisikoa eta psikikoa.
–Baditut deialdian eskatzen diren tituluak eta betetzen ditut bertan eskatzen diren baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
–Desgaitasunik izanez gero (markatu hala badagokio):
Desgaitasuna dut eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Desgaitasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dut, erakunde eskudun batek emana.
–Eskatzen dut onartua izatea honako deialdi honetako hautaprobetan: deialdia, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailearen plaza bat barne-igoera murriztuan betetzeko, oposizio-lehiaketa bidez, plantillan plazarik gehitu gabe. Hari dagokionez, hain zuzen, adierazten dut haren oinarriak ezagutu eta espresuki onartzen ditudala eta eskabideak aurkezteko epean betetzen ditudala oinarrietan eskatzen diren baldintza guzti-guztiak.
Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiak (markatu hala badagokio):
Zin egin edo hitzematen dut ez dudala nire Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten didan diziplina zehapenik edo zigor penalik.
...................................................(e)n, ...........(e)ko ..........................aren ..........(e)(a)n.
Sinadura:
AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.
Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu zure datuen isilpeko tratamendua bermatzeko, bat etorriz abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin (Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa). Herritarrek emandako datu pertsonalen bilketaren, tratamenduaren eta lagapenaren helburua da aurkeztutako eskabidearen kudeaketa administratiboa egitea, besterik ez. Herritarrek edozein unetan erabil dezakete datuetan sartzeko eta haiek zuzentzeko eskubidea. Horretarako harremanetan jarri beharko dute Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko arreta bulegoarekin (telefonoa: 948790439).
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa: Eskubideak eta betebeharrak.
2.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.
3.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.
4.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua.
5.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurren eta Nerabeen Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa.
6.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa. Eskubideak eta berdintasuna.
Oharra: Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean den araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
Iragarkiaren kodea: L2614689
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
