228. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

665/2026 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira, Nafarroako Foru Komunitatean, erreferentziako zenbait kostu beste herrialde batzuetako merkatuetan ardoa sustatzeko, 2027-2028 exekuzio aldian, honako hauek ezarritako esparruan: urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duenak, abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak, eta uztailaren 22ko 610/2026 Errege Dekretuak.

2021eko abenduaren 2ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren bidez, arauak ezarri ziren Europar Batasuneko estatuek Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan egin behar dituzten plan estrategikoei laguntza emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatuta, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetu ziren. Bada, erregelamendu horrek, 58. artikuluko 1. atalean, ardogintzaren sektorean egin daitezkeen esku-hartze motak ezartzen ditu, eta k) letra beste herrialde batzuetan sustapen eta komunikazio jarduerak biltzen dituen esku-hartze motari dagokio.

Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzean aurreikusitako esku-hartze motak aplikatzeko, urriaren 25eko 905/2022 Errege Dekretua eman zen, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzea arautzen duena. Haren helburua da Mahastizaintza eta Ardogintzaren Sektoreko Esku-hartzean sartuta dauden esku-hartze motei aplikatu beharreko oinarrizko araudia ezartzea, Espainiako Erresumako Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) 2023-2027 aldiko Plan Estrategiko Nazionalaren esparruan. Plan hori 2022ko abuztuaren 31ko Betearazpen Erabakiaren bidez onetsi zuen Europako Batzordeak.

Abenduaren 27ko 1047/2022 Errege Dekretuak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoko esku-hartzeak eta beste laguntza batzuk kudeatzeko eta kontrolatzeko sistema arautzen duenak (otsailaren 28ko 147/2023 Errege Dekretuak aldatua, Nekazaritza Politikaren Plan Estrategikoan jasotako penalizazioak aplikatzeko arauak ezartzen dituenak), ezartzen du kostuen moderazioaren kontrolari buruzko 82. artikuluan ezen, kostuen moderazioa ebaluatzeko, ebaluazio sistema bat erabiliko dela, honako hauetako bat, adibidez, edo haien konbinazio bat:

a) Eskaintzak alderatzea.

b) Erreferentziako kostuak.

c) Ebaluazio batzordea.

Plan estrategikoko esku-hartzeen arloko zenbait arau aldatzen dituen uztailaren 22ko 610/2026 Errege Dekretuan, zortzigarren xedapen iragankorraren 2. apartatuan, 2028. urterako deialdirako epeak honela aldatzen dira:

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko abenduaren 31ra aldatzen da.

Programak gauzatzeko epea 2027ko martxoaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra bitartekoa izanen da.

Kostuen moderazioa erreferentziako kostuei buruzko b) atalean oinarrituta aplikatu ahal izateko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Landa eta Ingurumen Estatistikaren eta Informazioaren Atalak azterketa bat egin du merkatuko prezioak oinarri hartuta, azken 5 urteetan laguntzaren onuradun izan direnek emandakoak. Azterketa horren emaitzari esker, gastu mota eta eskualde batzuetarako erreferentziako kostuak ezarri ahal izan dira. Ebazpen honen I. eranskinean daude.

Erreferentziako kosturik ezarri ez den gastu moten kasuan, eskaintzen alderaketa aplikatuko da kostua moderatzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 2027-2028 exekuzio aldirako erreferentziako kostuak, ebazpen honen I. eranskinean daudenak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA

KONTZEPTUA / GASTU MOTA

ESKUALDEA

Unitatea

Europa

(euroak)

Ipar
Amerika

(euroak)

Amerikako
gainerako
herrialdeak

(euroak)

Txina

(euroak)

Asiako
gainerako
herrialdeak

(euroak)

Afrika

(euroak)

Ozeania

(euroak)

Bizilekua

Pertsonako eta eguneko

180,00

180,00

180,00

180,00

180,00

180,00

180,00

Ostatua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik)

Pertsonako eta eguneko

120,00

120,00

120,00

120,00

120,00

120,00

120,00

Autobusaren alokairua

Unitateko eta eguneko

700,38

184,85

-

-

63,30

-

-

Azpiekintza egiteko ekipoaren alokairua

Unitateko eta eguneko

2.136,09

1.773,38

1.000,00

966,80

732,07

-

-

Azpiekintza garatzeko aretoaren alokairua

Unitateko eta eguneko

5.721,60

2.650,00

2.050,00

5.297,40

7.400,00

-

1.647,12

Ibilgailuen alokairua

Unitateko eta eguneko

84,65

140,79

-

-

46,32

-

-

Azpiekintza garatzeko materialen alokairua

Unitateko eta eguneko

60,28

-

-

1.020,00

435,50

-

-

Publizitate kanpaina bide publikoan

Unitatea

-

3.511,55

2.000,00

-

-

-

-

Publizitate kanpaina online

Unitatea

-

-

-

-

-

-

Publizitate kanpaina prentsa idatzian

Unitatea

3.952,35

24.847,83

15.000,00

-

-

-

-

Publizitate kanpaina irratian

Unitatea

-

1.069,82

-

-

-

-

-

Publizitate kanpaina telebistan

Unitatea

-

9.450,11

-

-

-

-

-

Taldeko bazkaria

Unitateko eta pertsonako

70,00

70,00

70,00

70,00

70,00

70,00

70,00

Taldeko bazkaria Espainian (alderantzizko misioak bakarrik)

Unitateko eta pertsonako

60,00

60,00

60,00

60,00

60,00

60,00

60,00

Sustapeneko materialaren itzulpen kostuak

Unitatea

-

-

-

-

-

-

-

Sustapen azpiekintzen emaitzak ebaluatzeko azterketa (5.1 azpiekintzarako bakarrik)

Unitatea

-

-

-

-

-

-

-

Merkatu berriaren azterketa (4.1 azpiekintzarako bakarrik)

Unitatea

-

2.750,91

-

-

-

-

-

Beste herrialde batzuetan nazioarteko ferietan izena ematea/parte hartzea (2. ekintzarako bakarrik)

Unitatea

-

-

-

-

-

-

-

Nazioartekoak ez diren jardunaldi, lehiaketa, mintegi, feria eta abarretan izena ematea/parte hartzea.

Unitatea

-

-

-

-

-

-

-

Interpreteak, laguntzaileak

Pertsonako eta eguneko

181,50

168,75

350,16

700,00

194,82

-

-

Mantenua (dieta oro har)

Pertsonako eta eguneko

90,00

90,00

90,00

90,00

90,00

90,00

90,00

Mantenua Espainian (alderantzizko misioak bakarrik)

Pertsonako eta eguneko

80,00

80,00

80,00

80,00

80,00

80,00

80,00

Erabilitako sustapen materiala (aleak)

Unitatea

60,00

1,06

55,62

-

-

-

-

Sustapen programako microsite espezifikoa (1.4 azpiekintzarako bakarrik)

Unitatea

-

-

-

4.382,25

-

-

-

Publizitatea/iragarkiak sartzea komunikabide profesionaletan (markak edo fakturazio unitateak)

Unitatea

821,99

282,01

6.026,87

-

3.227,76

-

-

Taxia (prezioa oro har)

Garraioaren kostu osoaren %

%0,7

%0,7

%0,7

%0,7

%0,7

%0,7

%0,7

Produktua beste herrialde batean sartzeko tramiteak

Unitatea

-

7.600,27

232,73

-

750,00

-

-

Erabilitako sustapen materialaren garraioa (fakturazio unitatea)

Unitatea

-

210,07

-

-

24,09

-

247,40

Ardo laginen garraioa (kg, m³ edo fakturazio unitatea)

Unitatea

182,88

422,10

340,39

307,62

354,79

403,32

294,41

Trena

Unitateko eta pertsonako

71,62

100,78

48,77

45,60

158,82

-

-

Sustapeneko material gisa erabiliko den ardoa (botilak)

Unitatea

13,63

30,65

21,58

11,51

6,17

-

-

Bisa eta nahitaezko beste gastu batzuk

Unitateko eta pertsonako

-

-

-

-

-

-

-

Nazioarteko hegaldia

Unitateko eta pertsonako

-

-

-

-

-

-

-

Herrialde barruko hegaldia

Unitateko eta pertsonako

-

-

-

-

-

-

-

Iragarkiaren kodea: F2614482