224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, ARESO, GOIZUETA ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gizarteratzeko edota gizarte larrialdiko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza. Hasierako onespena

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2026ko urriaren 13ko bilkuran, Gizarteratzeko edota gizarte-larrialdiko prozesuetarako laguntzak kudeatzeko ordenantza onetsi zuen hasiera batez.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da mankomunitateko bulegoetan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2026ko urriaren 20an.–Lehendakaria, Maider Amantegi Urdalleta.

Iragarkiaren kodea: L2613847