2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko abenduaren 11n bukatuko dela epea jarduera ekonomikoen zergagatik 2026ari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko. Hori guztia, jarraikiz Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko abenduaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Zizur Nagusian, 2026ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2614146