224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren zerga 2026ko bigarren seihilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da 2026ko abenduaren 2an bukatuko dela epea hiri-lurraren gaineko 2026ko bigarren seihilekoaren kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaindu daitezke haien gibeleko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan.

Helbideratutako ordainagiriak 2026ko abenduaren 2an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2026ko urriaren 29an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2614145