224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Deialdia, dirulaguntzak emateko enplegua eta autoenplegua sustatzeko kontratazioetarako. Laburpena 2027

DDBN kodea: 936108.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/936108).

–Helburua eta xedea.

Deialdi honen xedea da pizgarriak ezartzea kontratazioa sustatzeko eta enplegua egonkortzeko, laguntzen eta dirulaguntzen bitartez, Vianako udalerrian erroldatutako langabeei lan kontratuak egin diezazkieten bai enpresek bai banakako enpresaburuek, profesionalek eta/edo autonomoek.

–Eskatzaileen betebeharrak: 4. oinarria.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke Vianan dauden enpresak –forma juridikoa edozein dela ere–, banakako enpresaburuak, profesionalak eta/edo autonomoak, baldin kontratatzen badituzte Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik dauden langabeak eta langabe horiek Vianan erroldaturik badaude gutxienez 2 urte lehenagotik. Betiere, bete beharko dituzte oinarri hauetan ezarritako betebehar eta baldintzak.

Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Vianako udalerrian erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta betetzen badituzte oinarri hauetan ezarritako betebehar eta baldintzak.

Autoenpleguko proiektua pertsona fisiko batek baino gehiagok osatzen badute, proiektu osoa joko da laguntzen onuraduntzat, eta ez proiektuko pertsona fisiko bakoitza. Orobat, kideetako batek gutxienez bete beharko ditu aurreko apartatuan ezarritako baldintzak.

–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, oinarri hauek argitaratu eta biharamunetik hasita, urtarrilaren 1aren eta argitaratze egunaren artean egindako kontratazioetarako, eta, gainerako kasuetarako ere, hilabetekoa, lan kontratua hasi eta biharamunetik, edo lan kontratua mugagabe bihurtu edo, autoenplegurako, autonomoetan alta eman eta biharamunetik. Eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ukatu eginen da dirulaguntza.

Vianan, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2613721