2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Erregelamendua, zerbitzuak modalitate ez-presentzialean ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2026ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zerbitzuak modalitate ez-presentzialean ematea arautzen duen erregelamendua.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Vianan, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2613609