2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
OU-3 eta UO-4 unitateak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena
Utergako Udalak, Alkatetzaren 2026ko urriaren 15eko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen UO-3 eta UO-4 unitateetako jarduketa eremuaren urbanizazio proiektua, espedientean den edukiaren arabera.
Espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira Udalaren Idazkaritzan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.2, 25.5, 74., 134., 152., 169.b) eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Utergan, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2613598