224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga 2026rako. Borondatez ordaintzeko epea

Diru Bilketako Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko urriaren 20tik azaroaren 20ra epea dagoela jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zergaren 2026rako igorri diren kuotak borondatez ordaindu ahal izateko.

Ordainketak ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako sukurtsalen batean eginen dira. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Dirua sartzeko epea iragandakoan, errekarguak eta legezko interesak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Larraintzarren (Ultzama), 2026ko urriaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2613587