224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Presioko ureztapenen eta ureztapen tradizionalen tasa

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2026ko urriaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko ureztalur berrietan egindako presioko ureztapenen 2025eko errolda onestea (2025eko urtarrilaren 1etik irailaren 30era), guztira 747.687,50 euro egiten baitu, baita Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan egindako ureztapen tradizionalen 2025eko errolda ere, 1.929,57 euro egiten baitu. Borondatezko diru-bilketarako epea 2026ko urriaren 26an hasi eta abenduaren 4an bukatuko da, biak barne. Esparru bakoitzerako tasak honako hauek izanen dira:

LABURPENA

TASA FINKOA

TASA ALDAKORRA

UREZTAPEN TRADIZIONALA

9,02 euro/erregu

3,27207628 euro/erregu

VALDETELLAS

290,85 euro/ha

0,09990665 euro/m³

MONTES DE CIERZO I

216,77 euro/ha

0,06729433 euro/m³

MONTES DE CIERZO II

218,60 euro/ha

0,06490800 euro/m³

Ordainketak eginen dira ordainketa-gutunean aipatzen diren banku-entitateetako sukurtsal batean. Nolanahi ere, udal honekiko ordainketak helbideratuta izanez gero, ordainagiria igorriko da kobratzeko aukeratutako finantza-entitatera.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, halakorik bada, sortutako kostuak ere bai.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2026ko urriaren 23an.–Zinegotzi ordezkaria, Verónica Gormedino.

Iragarkiaren kodea: L2613936