224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

Honen bidez, jendaurrean jartzen da alkatearen 2026ko urriaren 16ko 2026-0148 Ebazpena, zeinaren bidez Puiuko Udalaren 2027ko lan-egutegia onesten baita eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:

Lehena.–2027ko lan-egutegia.

Onestea 2027ko lan-egutegia Puiuko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

  • Urtarrilaren 1a eta 6a.
  • Martxoaren 19a, 25a, 26a eta 29a.
  • Maiatzaren 1a.
  • Uztailaren 24a.
  • Urriaren 11 eta 12a.
  • Azaroaren 1a.
  • Abenduaren 3a, 6a, 7a, 8a, 9a, 10a eta 25a.

Bigarrena.–2027ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2027an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta 2027ko urriaren 11 eta abenduaren 7a, 9a eta 10a, horiek jaiegun baina baliodun izanen baitira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Puiuko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Laugarrena.–Urteko lanorduen banaketa.

Puiuko Udaleko administrazioko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

–2027rako onetsitako lan-egutegian, sobera daude 5 egun, 6 ordu eta 40 minutu, eta honela hartu beharko dira:

  • 2027ko urriaren 11 eta abenduaren 7a, 9a eta 10a jaiegunak izanen dira langile guztientzat.
  • Hortaz, 1 egun, 6 ordu eta 40 minutu geratuko dira, eta horiek nahieran hartzen ahalko dituzte langileek.

Bosgarrena.–Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Puiuko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan-egutegia jakinaraztea ukitutako udal-langileei, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Puiun, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2613653