2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Eraispen- eta urbanizazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean. Behin betiko onespena
Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko irailaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 28-SEP-26 (4/UV).
Iruñeko Udalak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrotxapeko Plan Partziala aldatzeko proiektua, Promociones OCEC SAk sustatuta. Aldaketak eragiten dio U.I. III-ko A-6 unitateari. Orobat, Udalbatzak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkura berean, behin betiko onetsi zuen honako hau: "Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren eremurako antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena". Hitzarmena Udalak eta Promociones OCEC SAk sinatu dute (azken hori da eremuko lurzoruen jabea).
Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an, erabaki zuen hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektua, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk sustatuta. Onespen hori argitaratu zen 2026ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 6an, eta espedientea jendaurrean egon zen. Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu.
2026ko irailaren 14an, Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUk urbanizazio-proiektua aurkeztu zuen Udaleko Hirigintza Gerentzian (erregistro elektronikoko zenbakia: 2026/89028), Argiztapen Publikoko eta Berdeguneetako Zerbitzuek eskatutako aldaketekin.
Espedientean jaso da Udaleko Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2026ko irailaren 16ko txostena, zeinean proposatzen baita behin betiko onestea Arrotxapeko A-6 unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektuak.
Horiek horrela, honako hau erabakitzen da:
1.–Hasiera batez onestea Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatea eraisteko eta urbanizatzeko proiektua. Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAU da proiektuaren sustatzailea.
2.–Sustatzaileari aditzera ematea ezen, obra hasteko akta sinatu aurretik, eta urbanizazioa gauzatzen dela bermatzeko, Iruñeko Udalean utzi beharko duela bi proiektuetako eraispen- eta urbanizazio-lanak eta obren zuzendaritza-gastuak kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %30eko abala. Abala 226.102,16 eurokoa da.
3.–Sustatzaileari eta obraren zuzendari fakultatiboari gogoraraztea Hirigintza Gerentziarekin eta udal-zerbitzu eskudunekin koordinatu behar dutela obren exekuzioa. Orobat, bete beharko dituzte espedientean sartutako txosten sektorialetan eta behin betiko urbanizazio-proiektuan (2026ko ekainaren 22an aurkeztu zen) ezarritako baldintza teknikoak.
4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, eta proiektua argitaratzea Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/actuaciones-urbanisticas/proyectos).
5.–Erabakiaren berri ematea Iruñeko Udaleko Hiri Kontserbazioko Alorrari, jakinaren gainean egon dadin.
6.–Erabakia jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari, Iberdrola Generación SAUri, Nedgia Navarra SAri, Vodafone España SAri eta Telefónicari, bai eta Navarra de Inversiones y Gestión Inmobiliaria SAUri ere. Halaber, kasu bakoitzean jar daitezkeen errekurtsoen berri ematea.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2613600