2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Ekonomia-jardueren gaineko 2026ko zerga borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da 2026ko azaroaren 30ean bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2026. urteko kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Santanderren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.
Orobat, ordaintzen ahalko da Murillo El Cuendeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.
Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta premiamendu-bidez kobratuko dira.
Arradan (Murillo el Cuende), 2026ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Itziar Malón Caspe.
Iragarkiaren kodea: L2613628