224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Urbanizazio-proiektua, SR-3ko UE-3.2 unitatean. Hasierako onespena

Alkateak 2026ko urriaren 16an emandako 95. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen urbanizazio proiektu bat, Eloko Udal Plan Orokorreko SR-3 bizitegi-sektoreko UE-3.2 exekuzio-unitatean. Juan Ignacio Labiano Lezaun da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, dagokion organoak behin betiko onetsitzat joko du onespen hau.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elon, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2613614