2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
2027ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Miranda Argako Udaleko alkate udalburuak, jarraian hitzez hitz azaltzen den ebazpena eman zuen:
Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.
Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak maiatzaren 13an emandako 232/2026 Ebazpena, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala (2026ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 28koa).
Ikusi da Miranda Argako 2027rako tokiko jaieguna martxoaren 22a izanen dela (San Benito tokiko jaiegunaren biharamuna); egun hori ordaindu eginen da, baina ez da errekuperatu beharko.
Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didan eskumena,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Egun baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Martxoaren 22a San Benito (tokiko jaiegunaren biharamuna).
–Martxoaren 25a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 26a: Ostiral Santua.
–Martxoaren 29a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Onestea Miranda Argako Udalaren zerbitzuko langileek 2027an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala. Ebazpen honetako lehenengo puntuan adierazitakoez gain, lanik gabeko egunak dira:
–Abenduan: 23a, 24a, 25a, 26a eta 27a.
Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.
Laugarrena.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanerako deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek, edo aparteko ordu gisa, zehazten den bezala abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Udalaren iragarki-taulan.
Seigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Miranda Argan, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2613693