2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Alkatetza eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da ezen Alkatetzaren urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, Milagroko Udaleko alkate udalburuak ezkontza zibil bat egiteko ahalmena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Mikel Remón Cirauquiri: udaletxe honetan 2027ko apirilaren 3an izatekoa dena, hain zuzen ere.
Milagron, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2613629