2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (214/2026 prozedura arrunta), hizpide duena herri-larreen aprobetxamenduaren antolamendua
Alfonso eta Óscar Esparza Paternáinek (sozietate zibil irregularra osatzen dute) 214/2026 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten Los Arcosko Udaleko alkateak 2026ko uztailaren 6an emandako 333. Ebazpenaren kontra (321308M administrazio-espedientearen barnean), zeinean herri-larreen aprobetxamenduaren antolamendua arautzen baita. Ondoren, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Atalak (2. plaza), 2026ko irailaren 22an emandako dekretu baten bidez, onartu du aipatu errekurtsoa izapidetzea.
Organo judizialak egindako errekerimendua betetzeko, eta jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluari (lege horren bidez arautzen da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), prozedura hori jendaurrean jartzen da, horren berri izan dezaten ebazpenari lotutako eskubideak edo interes legitimoak dituztenek.
Interesdunei aditzera ematen zaie Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (2. plaza) agertzen ahalko direla 214/2026 prozedura arrunteko demandatu gisa, bederatzi eguneko epean, zuzenbidearekin bat egindako jakinarazpena edo epatzea egin eta biharamunetik hasita.
Interesdunek, pertsonatzeko, bete beharko dituzte legeria prozesalean ezarritako ordezkaritza eta defentsa baldintzak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Los Arcosen, 2026ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2613491