224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Akats zuzenketa 2026ko plantilla organikoan

2026ko udal plantilla organikoa argitaratzean akats materiala antzeman denez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 95 zk., 2026ko maiatzaren 18koa), zuzendu egiten da.

Honela dioen tokian:

–* Musika Eskolako ikasketaburu izaten ahal da plantillako langileren bat. Kasu horretan, irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostuko osagarriarekin, eta zuzendaritza-orduak oinarrizko soldatarekin ordainduko dira, B + %15’34ko lanpostuko osagarriarekin. Egun, kargu hori betetzen du 24. lanpostuaren titularrak.

–** Musika Eskolako zuzendari izaten ahal da plantillako langileren bat. Kasu horretan, irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostuko osagarriarekin, eta zuzendaritza-orduak oinarrizko soldatarekin ordainduko dira, B + %15’34ko lanpostuko osagarriarekin. Egun, kargu hori betetzen du 19. lanpostuaren titularrak.

Hau esan behar du:

–* Musika Eskolako ikasketaburu izaten ahal da plantillako langileren bat. Kasu horretan, irakaskuntza-­dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostuko osagarriarekin + %15,34ko beste lanpostu-osagarri batekin, ikasketaburuaren erantzukizunak hartzeagatikk (guztira, %27,34). Egun, kargu hori betetzen du 24. lanpostuaren titularrak.

–** Musika Eskolako Zuzendaritza betetzen ahalko du plantillako langileren batek. Kasu horretan, irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostu-osagarriarekin + %15,34ko beste lanpostu-osagarri batekin, zuzendaritzako erantzukizunak hartzeagatikk (guztira, %27,34). Egun, kargu hori betetzen du 19. lanpostuaren titularrak.

Irurtzunen, 2026ko urriaren 29an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2614148