2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Akats zuzenketa 2025eko plantilla organikoan
2025eko udal plantilla organikoa argitaratzean akats materiala antzeman denez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 97 zk., 2025eko maiatzaren 19koa), zuzendu egiten da.
Honela dio:
*** Musika Eskolako Zuzendaritza betetzen ahalko du plantillako langileren batek. Kasu horretan, irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostu-osagarriarekin, eta zuzendaritza-orduak oinarrizko soldatarekin ordainduko dira, B + %15,34ko lanpostu-osagarriarekin. Egun, kargu hori betetzen du 25. lanpostuaren titularrak.
Hau esan behar du:
*** Musika Eskolako Zuzendaritza betetzen ahalko du plantillako langileren batek. Kasu horretan, irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du ordainsaria, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostu-osagarriarekin + %15,34ko beste lanpostu-osagarri batekin, zuzendaritzako erantzukizunak hartzeagatikk (guztira, %27,34). Egun, kargu hori betetzen du 25. lanpostuaren titularrak.
Irurtzunen, 2026ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2614147