2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa (2026ko bigarren seihilekoa) borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da heldu den abenduaren 9an bukatuko dela hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2026ko bigarren seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak diru-bilketa agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin (Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra).
Uharten, 2026ko urriaren 27an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2613946