224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 21. lurzatian. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2026ko urriaren 22an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, Etxalarko 1. poligonoko 21. lurzatiaren hirigintza-aprobetxamenduaren %10 dirutan emateko.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, 25. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).

Etxalarren, 2026ko urriaren 28an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2614136