2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena
Etxalarko Udalak, 2026ko urriaren 22an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak:
–Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen dituen ordenantza.
–Ur hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.
Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.
Etxalarren, 2026ko urriaren 23an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2613906