224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Diru-bilketarako 2027ko egutegia

Corellako Udaleko alkatearen urriaren 28ko 1513/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi da epez epe ordainagiri bidez kobratu beharreko tributu-zorrak borondatez ordaintzeko epea 2027rako, zeina jarraian argitaratzen baita, orok jakin dezan.

Pasabideen tasa: urtarrilaren 21etik martxoaren 3ra.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: martxoaren 18tik maiatzaren 4ra.

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa:

–Lehen seihilekoa: maiatzaren 25etik uztailaren 5era.

–Bigarren seihilekoa: urriaren 21etik abenduaren 2ra.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: urriaren 21etik abenduaren 2ra.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako borondatezko epearen azken egunean igorriko dira.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahalko dira borondatezko epean, banku-erakunde laguntzaileen bidez.

Epe hori iraganik, ordaintzeko dauden zorrei aplikatuko zaie 100eko 5eko errekargu exekutiboa, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritakoa, eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, 100eko 20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak kasuan kasuko berandutze-interesak sortuko ditu.

Corellan, 2026ko urriaren 28an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2614093