224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Uraren tasa 2026ko lehenbiziko lauhilekoan. Borondatez ordaintzeko epea

Aditzera ematen da Castejóngo Udalak 2026ko lehenbiziko lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak kobratuko dituela; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin.

Banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte banketxeetan nahitaez.

Borondatez ordaintzeko epea 2026ko abenduaren 11n bukatuko da.

Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatzen ahal du.

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.

2026ko lehenbiziko lauhilekoari dagozkion uraren ordainagiriak likidatzeko ebazpenak amaiera ematen dio administrazio bideari, eta haren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.

Castejónen, 2026ko urriaren 27an.–Alkateordea (sinatzeko eskuordetza bidez), Javier Pérez Echevarrieta.

Iragarkiaren kodea: L2614055