2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Lurzatien 2026ko errenta borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da Castejóngo Udalak 2026ko lurzatien errentari dagozkion ordainagiriak kobratuko dituela, Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kargatuko dira kasuan-kasuan helbideratutako kontuan, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte herriko banku-bulegoetan, nahitaez.
Borondatez ordaintzeko epea 2026ko abenduaren 24an bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak agiri hori jasotzen ez badu, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Lurzatien errenta likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken eguna iraganik.
Castejónen, 2026ko urriaren 15ean.–Alkateordea (2026/09/28ko sinadura- eskuordetza bidez), Celia Rincón Sáenz.
Iragarkiaren kodea: L2613597