2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
24. ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2026ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 24. ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burlatan, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2614248