224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2027rako, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak erregulatzeko arauetan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2026ko urriaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du aldatzea ordenantza fiskalak eta 2027tik aurrera indarrean egongo diren prezio publikoen arauak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iraganda alegaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespenerako erabakia behin betikoa izanen da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2026ko urriaren 30ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2614244