224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako

Alkatearen 2026ko urriaren 19ko 519. Ebazpena, lan-egutegia onesten duena eta egun baliogabeak deklaratzen dituena 2027rako.

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Ikusirik 232/2026 Ebazpena, maiatzaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoarekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen dela.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa 2027ko lan-egutegirako proposamenaren gainean,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Egun baliogabeak izanen dira, 2027. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta jarraian adierazitako hauek, jaiegun deklaratu baitira:

  • Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
  • Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
  • Martxoaren 19a. San Jose.
  • Martxoaren 25a: Ostegun Santua.
  • Martxoaren 26a: Ostiral Santua.
  • Martxoaren 29a: Pazko astelehena.
  • Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
  • Irailaren 8a: Olmoko Ama Birjina.
  • Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
  • Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
  • Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
  • Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna.
  • Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
  • Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Onestea Azagrako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen 2027. urteko lanaldiaren banaketa. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 09:00etatik 14:30era; gainerakoa egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 09:00etara arte eta 14:30etik 16:00etara.

2.2. Ordutegi malgutasuna eskaintzeko neurri gisa, ezarri da eguneroko sarreraren malgutasuna 09:30era atzeratzea eska dezaketela honako hauek dauzkatenak beren kargura: pertsona nagusiak, hamabi urtez beherako seme-alabak edo Lehen Hezkuntzako ikasketak bukatu bitartean daudenak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo eritasun larriren bat duten familiakideak, bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezkoak.

2.3. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia duten enplegatuei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan-egutegi berezia izanen baitute.

2.4. Betiere, urteko lanaldia izanen da Nafarroako Administrazio Publikorako 2027an oro har behin betiko ezartzen dena. Aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak eginen dira.

Hirugarrena.–Deklaratzea egun baliogabeak izanen direla, 2027. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta udal-bulegoetarako jaiegun deklaraturikoak, eta ohartaraztea egun bat epeen zenbaketarako baliodun edo baliogabe deklaratzeak ez duela berez erabakitzen administrazio publikoetako lantokiek nola funtzionatu behar duten, lan-denbora nola antolatu behar den, eta herritarrek erregistroak noiz erabili behar dituzten, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.8 artikuluan ezarritakoarekin.

Laugarrena.–Lan-egutegia erregularizatzearen ondorioetarako, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek hartuko dira lanik gabeko eguntzat (udal bulegoak itxita egonen dira):

  • Urtarrilaren 5a.
  • Urriaren 11.
  • Irailaren 7a, 9a, 10a, 13a eta 14a: herriko festak.
  • Azaroaren 17a. San Gregorio.
  • Abenduaren 7a, 24a eta 31.

Bosgarrena.–Udal-bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da, 10:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Seigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea langileen ordezkariei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

Azagran, 2026ko urriaren 19an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2613734