224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10D/2026 EBAZPENA, urriaren 26koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena gordailutu dela "ANET-Nafarroako Errepide bidezko Garraioko eta Logistikako Enpresaburuen Elkartea" izeneko enpresa elkartearen estatutuen aldaketa (gordailu zenbakia: 31000095; lehengo gordailu zenbakia: 31/3).

Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Ignacio Ignacio Orradre San Martin jaunak egin zuen, 31/2026/000112 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazki baten bidez.

2026ko urriaren 21ean egindako batzar orokor berezian, aho batez erabaki zen elkarte horren estatutuen 1., 2., 3., 4., 5., 6., 8., 9., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 19., 20., 22., 23. eta 24. artikuluak eta azken xedapenak aldatzea.

2023ko urriaren 23ko ziurtagiria Ignacio Orradre jaunak eta Miguel Suárez jaunak sinatuta dago, idazkari nagusi gisa eta lehendakari gisa, hurrenez hurren.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2026ko urriaren 26an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2614086