2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2027. ekitaldiko karga-tasak
Arantzako Udalak, 2026ko urriaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, 2027. urterako karga-tasak onetsi zituen, 2027ko urtarrilaren 1etik aitzinerako ondorioekin.
2027ko ekitaldirako karga -tasa hauek izanen dira:
–Lurralde kontribuzioa: %0,25.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udalaren indizea 1,40.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.
–Hiri-lurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga:
- Zerga-oinarria: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.
- Karga-tasa: %12.
–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:
- Lehen urtea: 0,50.
- Bigarren urtea: 1,00.
- Hirugarren urterako eta hurrengoetarako: 1,50.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Arantzan, 2026ko urriaren 22an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.
Iragarkiaren kodea: L2613850