224. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintza jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2026ko urriaren 22an egindako osoko bilkura arruntean, aho batez eman zion hasierako onespena Hirigintza jarduketak egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, interesdunek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aipaturiko ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da eta honen testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arantzan, 2026ko urriaren 22an.–Alkatea, Saturnino Larralde Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L2613849