2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2027rako
Ablitasko Udaleko alkateak, 2026ko urriaren 16ko 325/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:
Ikusirik 232/2026 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak maiatzaren 13an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2027rako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea 2027an Ablitasko Udalean izanen diren jaiegunen lan-egutegia bulegoetarako eta langile guztientzat. Hona hemen:
1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean 2027ko jaiegun ordainduak:
- Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
- Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
- Martxoaren 19a: San Jose.
- Martxoaren 25a: Ostegun Santua.
- Martxoaren 26a: Ostiral Santua.
- Martxoaren 29a: Pazko astelehena.
- Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
- Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
- Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
- Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
- Abenduaren 6a: Konstituzioaren Eguna.
- Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
- Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
2. Honako hauek izanen dira ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2027ko tokiko jaiegunak:
- Uztailaren 22a: herriko jaieguna.
- Abuztuaren 30a eta 31; eta irailaren 1a eta 2a: herriko festak.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Bigarrena.–Urtean benetako 1.592 lanordu izanen dira, honela banatuta:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.
Hirugarrena.–1 eguneko, 6 orduko eta 40 minutuko aldea izanik, langileak erabakiko du noiz hartu ordu horiek, behar den baimenarekin.
Laugarrena.–Ablitasko Udalaren erregistro orokorra 11:30etik 14:30era egonen da irekita jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Bosgarrena.–Bulegoetako langileek eta gainerakoek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2027an guztiei aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta bigarren eta hirugarren xedapenetan ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:
Udal bulegoetako administrazio-zerbitzua itxita egonen da, larunbat, igande eta jaiegunez gain, egun hauetan: uztailaren 23a, irailaren 3a, urriaren 11 eta abenduaren 7a. Udal bulegoak itxita egonen dira, halaber, abenduaren 24an eta 31n, lan-egutegiak erregularizatzeko, ordu-soberakina dela-eta.
Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Ablitasko Udalaren iragarki-taulan ere.
Zazpigarrena.–Ablitasko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea kide anitzeko organo horren hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Ablitasen, 2026ko urriaren 16an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2613690